XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspaldian vermouthik hartu gabe zegoen, hori ere ez zekien ondo zergatik, eta ederra iruditu zitzaion, oso ederra.

Ederra gustua eta ederra buruan eragin zion efektua.

Bakarra hartu arren, are zoriontsuago sentiarazi zuen, lasai.

Eta horrela, vermouth batek mozkortuta, abiatu zen hotel aldera. Ia ordu biak ziren bertara ailegatu zenerako, baina besteak ez ziren artean ailegatu.

Zalantza egin zuen hostal ondoko tabernan bigarren vermoutha hartu ala paseoan, denbora-pasan, beste tartetxo bat eman.

Hasieran, bigarren vermoutharenak errespetu pixka bat ematen zionez, paseoaren aldeko apostua egin zuen, baina abiatu bezain laster atzera egin zuen bere urratsetan taberna aldera zuzentzeko.

Tabernan sartu, barrara hurbildu eta bigarren vermoutha eskatu zuen, beraz, ez ote zen marratik pasatzen ari bere buruari galdezka.

Ordu laurden-edo egon zen bi egunkariak berrirakurtzen taldekideak ailegatu ziren arte.

Tabernako atean zegoen bera ordurako, talaian, eta taldea ikustean bat egin zuen beraiekin hostal aldera.

Elkar agurtu eta, Txemak iragarri bezala, inork ez zion bere look berriari erreparatu.

Beti bezain zaratatsu ageri ziren.

Rober eta Juanfe haserre zeuden azken irratian egindako elkarrizketarekin, edo hobe esanda irratiko kazetariarekin.

Ergel funsgabe bat zela errepikatzen zuten behin eta berriz marmarka, hostaleko sarreran geratura, eta ea ez ote zegoen modurik horrelako ergel funsgabeen elkarrizketak saihesteko.

Txema, nahikoa serio oraingoan, gauzak ez zirela hain errazak saiatzen zen azaltzen: manager eta disketxeek, beraiek ondo baino hobeto jakin behar zuten bezala